|
Hori guztia islatzen da gure karta zabal eta menu pertsonalizatuetan.
Adituak gara bazkari berezietarako eta ospakizun garrantzitsuetarako
menuak prestatzen .
Bereziki, Haragiak, punta-puntako kalitateko Arrainak
eta primerako Mariskoak nabarmendu nahi ditugu.
Hona hemen Kantabria Jatetxearen iradokizuna: hasteko,
urdaiazpiko iberikoa; jarraitzeko, foie ogi-xerra xigortu
eta piku-konpotarekin; ondoren, txipiroi, otarrainxka
eta zigalatxodun entsalada epel eder bat; dasta ezazu
azpizuna, goarnizio gisa oporto-saltsan egindako onddoekin;
ederra benetan.
Baina, frijituak dira ezbairik gabe, Kantabria Jatetxeko
platerik bereizgarriena askotariko.Eska itzazu, eta
kroketa, otarrainxka, pla-pla egindako piperrak eta
urdaiazpiko- eta gazta-biribilki bikainak dastatu ahal
izango dituzu
Ez ahaztu gure etxeko postre bikainak, belaunaldiz belaunaldi
ikasitako errezetak jarraituz eginak. Postre-dastatze
aparta; aho zabalik utziko zaituzte. Gazta-tarta, sagar-tarta,
hostopil fin-finak eta txokolatezko muffina, lagungarri
gisa izozki finak dituztela.
|